Sara Iparragirrek Europako Saskibaloi Txapelketa jokatuko du, 20 urte azpikoen mailan

Karkara

Sara Iparragirre Espainiako Selekzioarekin partida jokatzen.

Europa mailako txapelketa uztailaren 7tik 15era jokatuko da Hungariako Sopro hirian.

Azken astetan Espainiako Selekzioarekin entrenatzen jardun da Sara Iparragirre saskibaloi jokalari oriotarra, eta hurrengo astean Espainiako Selekzioarekin 20 urte azpiko Europako Txapelketa jokatzeko aukeratu dute. Denera lagunarteko zazpi partida jokatu dituzte prestaketa garaian beste selekzio batzuen aurka, eta horietatik bost partida irabazi ditu Iparragirreren taldeak.

Uztailaren 7tik 15era bitartean jokatuko da Europa mailako txapelketa Hungariako Sopro hirian, eta uztailaren 7, 8 eta 9an lehen fasea jokatuko dute, Portugal, Belgika eta Holandaren aurka.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide