Udalak eta Izarraitz LHko ikastetxeak hitzarmena sinatu dute, Mutiozabal ontziolako lanak bideratzeko

Karkara

Udalbatzarraren aretoan sinatu zuten lehengo ostegunean hitzarmena, eta bertan izan ziren, Udalaren ordezkariez gain, Izarraitz ikastetxeko ordezkariak eta Mutiozabal proiektuaren arduradun Beñat Ibaieta.

Hitzarmen horren bidez, Udala eta Izarraitz ikastetxea elkarlanean arituko dira datorren ikasturtean Mutiozabal ontziolan egin beharreko egokitze-lanak bideratzeko: banaketa-planoak egin, zur-lanak exekutatu… Lan horiek azken helburua ontziolaren jarduera berreskuratzea da.

Udala datorren ikasturtean hasiko da Mutiozabal ontziola barrutik egokitzen eta, lan horretarako, Azkoitiko Izarraitz Lanbide Heziketako ikastetxeko irakasle eta ikasleen laguntza izango du.

Beñat Ibaieta zumaiarrak gidatuko ditu Mutiozabal ontziolan egiten diren lanak.

Hitzarmena, hasiera batean, bi urterako sinatu dute, luzatzeko aukerarekin.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide