Orioko emakumezkoen txalupak bigarren postuan helmugaratzea lortu du Euskotren ligarako lehen sailkapen estropadan. Ondo bideratuta utzi dute ligan sartzeko aukera biharko bigarren jardunaldirako. Orio AEko gizonezkoak bosgarren sailkatu dira, bigarren txanda irabazi ostean. TKE Ligako sailkapen nagusian bosgarren postuan daude sailkatuta; ondorioz, oraindik ez dute Ohorezko txandan lehiatzeko aukerik. Bi traineruak Zierbenan jokatuko den estropadan izango dira bihar.