San Pedro bigarrena: Euskal ezkontza tradizionala

Karkara

Gaur, San Pedro bigarrena, Euskal ezkontza tradizionala antzeztu dute hainbat herritarrek. Musikariez eta dantzariez lagunduta, ezkontzako partaideek buelta egin dute herrian goizean zehar, zimitorio azpiko arkuperaino. 13:00ean, han bertan ezkondu dituzte ezkongaiak, ikusle askoren aurrean. Jarraian, plazaraino joan dira kalejiran, eta 14:30ean bazkaria hasi dute. Bestalde, 11:30ean hasita Esperientza eskolako ikasleek taloak egin eta banatu dituzte udaletxe aurrean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide