San Pedro eguna (II): trikitixa, batelak, soka dantza eta Elektrotxufla

Karkara 2018ko eka. 29a, 21:21

Jende ugari bildu da San Pedro eguneko arratsaldeko ekimenetan. Eguzki ederra lagun, kuadrillen arteko batel lehiaketak saltsa piztu du errioan. Plazan, ordu berean, entzule dezente juntatu da trikitilari txapelketan, eta gero, are gehiago, hainbat herritarren soka dantza ikusteko. Elektrotxufla txarangarekin ere gazte jende ugari ibili da herriko kaleetan barrena.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide