Maddalen Arzallusek 'Gure Kasa' programan duen Abestien zaindaria atalerako Orioko antzinako hiru abesti kantatu dituzte gaur, hilak 26, hurrenez hurren, herriko Salatxo Abesbatzak, Intza Unanuek eta Imanol Urkizuk. Arzallus izan dute bidelagun interpretazioan. Gaurko grabazioa uztaila hasieran emitituko da ETB1eko programa horretan.