EGITARAUA
Ekainaren 28a, osteguna
- 20:00. Festei hasiera emateko txupinazoa.
- 20:00. Sardina-jana eta helduentzako haur jolasak.
Ekainaren 29a, ostirala, San Pedro Jaiak
- 08:00. Txupinazoa suziri eta kanpaiarekin.
- 11:30. Meza nagusia.
- Ondoren. Auzokoen arteko patata tortilla lehiaketa. Auzoko etxe bakoitzetik tortilla bakar bat eraman daiteke elkartera, mezaren aurretik. Epai-mahaiak erabakia hartu ondoren, bertaratzen diren guztien artean banatuko dituzte tortilla pintxoak. Itzeder eta Asier trikitilariek girotuko dute hitzordua.
- Afaldu ondoren, Itzeder eta Asier trikitilarien saioa.
Ekainaren 30a, larunbata
- 11:00. Haur jolasak.
- 21:30. Auzoko frontoian afaria. Txartelak salgai izango dira ekainaren 17an eta 24ean, 12:00etatik 14:00etara. Prezioa: helduek 25 euro eta haurrek 15 euro.
- Ondoren, Kupela taldearekin erromeria.
Uztailaren 1a, igandea
- 11:30. Meza nagusia eta ondoren herri kirolak. Izer eta Alabier trikitilariek alaituko dute giroa. Parte-hartzaileak: Iker Lertxundi-berri, Jokin Eizmendi, Hodei Kurpiztegi eta Xabier Arrite pilotariak; Landa eta Arrillaga aizkolariak; Jokin Eizmendi eta Aimar Galarraga harri-jasotzaileak. Horrez gain, auzotarren arteko trontza apustua.
- 18:30. Idi probak: Azkoitiko Urtia, Arroako Etxetxo eta Larraulgo Pedro Joxeren idiak.
- Ondoren. Erromeria Izer eta Alabierrekin.