KARKARAK, 30 URTE

Gozategirekin elkarrizketa musikatua gaur iluntzean, KARKARAk antolatuta

Karkara 2018ko eka. 22a, 17:09

Gaur iluntzean, 21:30ean, Asier Gozategirekin elkarrizketa musikatua izango da kultur etxean. KARKARAko Iñigo Gaiton kazetariak gidatuko duen saioan, Gozategiren kantuei eta ibilbide musikalari buruzko kontuak izango dituzte hizpide. Oraindik eskura daitezke sarrerak kultur etxean, eta arratsaldean zehar saltzen ez direnak, saioa hasi aurretik erosi ahalko dira.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide