Orioko zazpi ontzik Espainiako aulki mugikorreko txapelketa jokatuko dute

Karkara

Bihartik igandera bitartean, Banyoles-en jokatuko dituzte estropadak.

Orio Arraun Elkarteko estropalari batzuk Katalunian izango dira asteburuan, Banyolesen jokatuko den aulki mugikorreko Espainiako txapelketan. Orioko hogeita lau arraunlarik parte hartuko dute lehian, zazpi ontzitan banatuta, kategoria ezberdinetan: beteranoak (1), absolutua (1) eta jubenilak (5).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide