OBBk Erreginaren Kopa jokatzeko txartela lortu du

Karkara 2018ko eka. 20a, 11:31

Ligako azken jardunaldia jokatu zuten pasa den asteburuan Mendibeltz zelaian.

Asteburuan OBBk Madrilgo Dridma taldea izan zuen aurkari ligako azken jardunaldian. 

Pasa den asteburuan Orioko Bate Bizkorrak taldeak Madrilgo Dridma tarearen aurka Erreginaren Koparako azken plaza izan zuten jokoan ligako azken jardunaldian. Bi partidatik bat irabazita, oriotarrak ligako laugarren postuan sailkatu ziren Erreginaren Kopa jokatzeko txartela lortuz.
 
Lehenengo partidan Madrilgo taldea izan zen nagusi. Partida 0-0 emaitzarekin mantendu zen hirugarren sarrerara arte, baina Madrilgo talde 0-2 aurreratu zen markagailuan. OBBko Maialen Pison jokalariak hit bat egitea lortu zuen, baina ez zen aski izan partida irabazteko. Partida 0-2 emaitzarekin bukatu zen, ondorioz, bi taldeak hurrengo partida irabaztera behartuta zeuden Erreginaren Koparako txartela lortu ahal izateko. 
 
Bigarren partidan OBB indartsu aritu zen, Amaia Larraza jaurtitzaileak lan ona egin zuen eta ez zien markagailuan aurrera egiteko aukerarik eman madrildarrei. Igone Etxeberriak egindako hit baten ondoren, Maria Caicoyak kolpe bikoitza eman zuen eta OBBk partidako lehengo karrera lortu zuen. Laugarren sarreran Uxua Modregok batearekin kolpe hirukoitza lortu zuen, eta Carla Novellak emandako hit-ari esker partidako bigarren karrera lortu zuten oriotarrek. Partida irabazi zuen OBBk. 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide