Aurten 3X3 Futbol Txapelketa egingo dute Anibarko Portuko Jaietan

Karkara 2018ko eka. 20a, 09:45

Anibarko Portuko kirol kantxa berria

3x3 Futbol Txapelketan parte hartu nahi dutenek Anibarko Portuko Kaiua tabernan eman dezakete izena ostirala bitartean.

Anibarko Portuko jai batzordeak egitarau zabala antolatu du larunbaterako. Ostiral arratsaldean abiatuko dituzte auzko festak txupinazoa botata, eta jarraian buruhandiekin kalejira egingo dute auzoa jai giroan murgiltzeko. Aurtengoan ere adin guztietako herritarrengan pentsatuta prestatu dute egitaraua: haurrentzako jolasak, mus txapelketa, San Joan sua eta erromeria izango dira, besteak beste.

Horrez gain, Orioko Udalak auzoan erabilera anitzeko kirol gune berria jarri duela aprobetxatuz 3X3 Futbol Txapelketa ere antolatu dute. 7-14 urte bitarteko neska-mutilek parte hartu dezakete txapelketan. Alde batetik, 2008-2011 urteetan jaiotakoek ostiralean jokatuko dituzte partidak, eta bestetik, 2004-2007 urteen arteetan jaiotakoek larunbatean.

3x3 Futbol Txapelketan parte hartu nahi dutenek Anibarko Portuko Kaiua tabernan eman dezakete izena ostirala bitartean. Inskripzioa doakoa izango da. Kategorian bakoitzean gehienez 12 taldek parte hartuko dutela jakinarazi dute antolatzaileek. 

EGITARAUA

Ostirala, ekainak 22
- 17:00. 2010-11n jaiotakoak
- 18:30. 2008-09an jaiotakoak

Larunbata, ekainak 23
- 10:30. 2006-07an jaiotakoak
- 12:00. 2004-05ean jaiotakoak
- 17:00. Finalerdiak eta finalak

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide