Orioko Futbol Taldeak denboraldi amaierako festa egin du asteburuan

Karkara 2018ko eka. 18a, 15:40

180 lagun bildu ziren larunbatean Orioko Futbol Taldearen denboraldi amaierako festan.

Orioko Futbol Taldeak denboraldi amaierako festa egin zuen larunbatean. 180 lagun bildu ziren denera, zuzendaritza taldeko kideak, entrenatzaileak eta futbol jokalariak. Antolatzaileek azaldu dutenez "giro polita" izan zen jaialdian, eta hainbat sari ere banatu zituzten jokalarien artean. Dena dela, zuzendaritzatik azaldu dute denboraldi amaierako festan ez direla jokalari onenak saritzen, entrenatzaile bakoitzak erabakitzen baitu zein izango den oroigarria jasoko duen jokalaria; urte osoan entrenamendu bakar batera ere huts egin ez duen jokalaria, edo lesio luze bat izan duen jokalaria saritu dituzte aurten, besteak beste.

Bestalde, Orioko Futbol Taldeko zuzendaritzak eskerrak eman dizkie bazkaria prestatzen lagundu duten laguntzaileei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide