Zaragueta eskolan ikasturte bukaerako festa egin zuten larunbatean

Karkara

Jende ugari bildu zen aurtengo kurtsoaren bukaera ospatzeko antolatu zuten Eskola egunean.

Joan den larunbatean, Ekainak 16, Orioko Zaragueta Herri Eskolan ikasturte bukaerako festa ospatu zuten ikasle, irakasle, guraso eta eskolako komunitatea osatzen duten lagun orok.

Goizean ikasleak oholtzara igo ziren, eta gurasoek kantu eta dantza ugariz gozatzeko aukera izan zuten. Giro ederra sortu zen eskolako frontoi estalian. Gero, herri bazkarian mahai bueltan juntatu ziren denak, bapo bazkaltzeko. Arratsaldean, eguna borobiltzeko, ikasleek puzgarriez eta jolasez gozatzeko aukera izaten zuten.

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide