Harrobiko estropalariek 6 domina lortu dituzte Euskadiko txapelketan

Karkara

Larunbatean Legution jokatutako aulki mugikorreko estropadetan, arraunlari gaztetxoekin osatutako Orioko hamalau ontzik parte hartu zuten. Bi urrezko eta lau zilarrezko domina lortu zituzten.

Orio Arraun Elkarteko estropalari gazteek emaitza bikainak lortu zituzten larunbatean, Legution jokatu zen aulki mugikorreko Euskadiko Txapelketan. Lehian izan ziren Orioko hamalau ontzietatik hamarrek finaletara sailkatzea lortu zuten, eta horietatik seik, dominak eskuratu zituzten:

Urrezko dominak:

- Infantil mutilak (zortzikoa)

- Kadete mutilak (binako laukoa)

Zilarrezko dominak:

- Infantil neskak (skiffa bakarka)

- Infantil neskak (binako laukoa)

- Kadete neskak (binako laukoa)

- Kadete neskak (lemazain gabeko bikoa)

 

 

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide