Salatxoa abesbatza eta La Jodedera musika taldea elkarrekin entseatzen ari dira egunotan, San Pedro jaietan emango duten kontzertua prestatzeko. Salatxok 25 urte beteko ditu aurten, eta festetako emanaldi berezi hau, urteurrenaren harira antolatu dituzten ekimenetako bat da.
Kontzertua San Pedro egunean izango da, ekainaren 29an, 13:00etatik aurrera. Salatxotik adierazi dutenez, emanaldian bertan egingo da koruko kideak orain saltzen ari diren txartelen zozketa; zenbaki saritua duenak, jakiz eta edariz hornitutako saskia irabaziko du.