Hondartza denboraldia hasita, 'prebentzioa' eskatzen dute Gurutze Gorritik

Karkara

Banderak errespetatzearen eta sorosleen aholkuak jarraitzearen garrantzia nabarmendu du sorospen zerbitzuak.

Gurutze Gorriko sorospen zerbitzua martxan da Orioko hondartzan. Udaldi osoan zehar, hainbat sorosle arduratuko dira hondartzaren eta bainularien zaintzaz.

Gurutze Gorritik prebentzioak duen garrantzia nabarmendu nahi dute: oso garrantzitsua da banderen koloreak errespetatzea, sorosleen aholkuak jarraitzea eta sorospen ordutegitik kanpo bainurik ez hartzea istripurik ez gertatzeko.

Orioko hondartzan, beste zenbaitetan bezala,  bandera horia dago. Horrek esan nahi du, arretaz jokatu beharko dugula une oro. Besteetan bainu lasaia hartu ahal izango dugu bandera berdea ipinita dagoelako, gehitu du Gipuzkoako Gurutze Gorriak.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide