Geldialdi berria Orion, UK49G Zumaia-Donostia gaueko linean

Karkara

Datorren larunbatetik, ekainak 16, UK49G Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia gaueko linea Orion geldituko da, tren geltoki azpian.

Datorren larunbatetik, ekainak 16, UK49G Zumaia-Getaria-Zarautz-Orio-Donostia gaueko linea  Orion geldituko da, autobusetik jaisteko eta igotzeko.

Geldialdia tren geltoki azpian adierazitako tokietan egingo du, betiere aurretik gidariari eskatuz gero, seinale bat eginez (autobusera igotzeko), edo txirrinaren botoia sakatuz (autobusetik jaisteko).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide