Larunbatean, Maiatzak 9, aulki mugikorreko Euskadiko txapelketa jokatu zen Legution. Orio Arraun Elkarteko zortzi ontzik parte hartu zuten estropadetan, eta guztira, 7 domina irabazi zituzten:
Urreak
- Gizonezko beteranoak (skiff): Javier Puertas
- Emakumezko jubenilak (binako laukoa): Ane Arruti, Edith Uranga, Zezilia Korta, Nerea Garcia
- Gizonezko jubenilak (skull bikoitza): Jon Olaizola, Oihan Gozategi
- Gizonezko absolutuak (lemazaindun laukoa): Josu Ostolaza, Imanol Garmendia, Martxel Aldai, Odei Arrizabalaga, Ugaitz Astigarraga (lemazaina)
- Gizonezko absolutuak (lemazain gabeko bikoa) Unaiz Lizarralde, Miguel Angel Millares
Zilarra
- Gizonezko jubenilak (binako laukoa)
Brontzea
- Gizonezko jubenilak (lemazain gabeko bikoa)
5. postua
- Emakumezko jubenilak (skull bikoitza)
LEKEITIOKO V.III BANDERA
Atzo, emakumezkoen traineruak estropada izan zuen Lekeition. San Juango txalupak irabazi zuen Lekeitioko VIII. Bandera, eta Orio bigarren postuan helmugaratu zen garailearengandik 2,17 segundora.