Sara Iparragirre Espainiako selekziorako hautatu dute

Karkara 2018ko eka. 7a, 16:05

Europako txapelketa jokatzeko aurre-hautaketarako deitu dute saskibaloi jokalari oriotarra.

Espainiako hogei urtez azpiko saskibaloi selekziorako deitu dute Sara Iparragirre. Taldea ekainaren 12an hasiko da lanean, Leonen, Hungarian izango den Europako txapelketa prestatzeko helburuarekin. Entrenamenduak egiteaz gain, lagunarteko partidak ere jokatuko dituzte.

Oraingoz, aurre prestaketa honetarako 15 jokalari deitu ditu Miguel Méndez entrenatzaileak; hauetatik 12 izango dira Europako txapelketan parte hartuko dutenak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide