Emakumezkoen ontziak izango dira protagonista Orioko errioan datozen uztailaren 21ean eta 22an. Emakumezkoen Traineru Elkartetik aditzera eman dutenez, bi egunez nesken estropadak izango dira ikusgai herrian.
Lehenengo egunean, larunbata, hilak 21, Euskotren Ligan -lehen maila- sailkatzen ez diren txalupek parte hartuko dute. Igandean, uztailak 22, aldiz, 2018ko Euskotren Ligarako puntuagarria den estropadan lau talde arituko dira lehian.
Ordua, estropada gunea eta informazio zabalagoa aurrerago emango dute ETEtik.