Aurreko asteburuan, Orioko Bate Bizkorrak softbol taldeak CBS Sant Boi taldearen aurka jokatu zuen etxean.
Lehen partidako aurreneko bi sarreretan markagailua hutsean izan zuten bi taldeek, baina hirugarrenean, bisitariak 3-0 jarri ziren aurretik. Oriotarrak erreakzionatzen saiatu ziren, baina ez zuten lortu, eta galdu egin zuten lehen partida.
Bigarrengoan hobeto jardun ziren etxekoak, eta batearekin kolpe hobeak jo zituzten; golpe onei esker, lehen sarreran 2-0 aurreratu ziren markagailuan. Bigarren eta hirugarren sarreretan bi taldeek ez zuten tantorik egitea lortu; hirugarrengoan, ordea, OBBk puntu bat egin zuen, eta 3-0 jarri zen aurretik. Bigarren partida 3-1 emaitzarekin irabazi zuten etxekoek.
Nabarmentzekoa izan zen Orioko taldean Lourdes Sarasuak, Maria Caicoyak, Uxua Modregok eta Kelly Lovatok egindako lana. Datorrena asteburuan, Kataluniara bidaiatuko dute OBB-ko jokalariek. Viladecans taldea izango dute aurkari.