Berdin-Berdinak taldeko arraunlariak aurkeztu zituzten larunbatean

Karkara

Orioko Berdin-Berdinak elkarteak eta Arraunketa Elkarteak elkarlanerako hitzarmena sinatu dute aurten eta, horri esker, taldeko arraunlariak Orioko Arraunketa Elkartearen fitxarekin ari dira estropadatan parte hartzen.

Hasi duten elkarlan horren barruan, Berdin-Berdinak elkarteko zortzikoa aurkeztu zuten jendaurrean joan den ekainaren 3an, igandearekin, Arraunketa Elkarteak urtero antolatzen duen Garagardo Azokaren programaren barruan.

19:15ean, arraunlarien aurkezpena egin zuen Jon Agirresarobek. Miren Salsamendi Berdin-Berdinak taldeko presidenteak ere hitz batzuk egin zituen, elkartearen berri emateko eta entrenatzaile eta laguntzaileei eskerrak emateko. Bereziki eskertu nahi izan zuen Ibon Urbietak taldeari laguntzen egiten duen lan ona. Ondoren, Berdin-Berdinak elkarteko beste zenbait kirolari ere, pilotakoak eta igeriketakoak, oholtza ondoan jarri ziren argazkirako.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide