Ikastola Eguna ospatuko dute bihar

Karkara 2018ko eka. 8a, 17:00

Urtero bezala, aurtengo ikasturteari amaiera emateko festa egingo dute Orioko Herri Ikastolan. Egun guztiko programa osatu dute kurtsoa ospakizun giroan ixteko.

Bihar, ekainak 9, ikasturte bukaerako festa egingo dute Orioko Herri Ikastolan. Aurtengo kurtsoa festa giroan agurtzeko, egun osoko programa antolatu dute:

-10:55: Esperientzia Eskolako ikasleei diplomak jasoko dituzte Karela kiroldegian, Ikastolako, Zaragueta eskolako eta Orioko Udaleko ordezkarien eskutik.

- 11:00: Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleen ikuskizuna, giza balioak gaitzat hartuta.

- 12:00: Hamaiketakoa, Ikastola aurreko plazan.

- 12:30: Hamaiketakoa girotzeko, batukada taldearen emanaldia.

- 14:00: Herri-bazkaria Ikastola aurreko plazan (eguraldi txarrarekin, herriko frontoian).

- Bazkalostean: musika, dantza eta jolasak.

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide