Aialako sei jokalari eta entrenatzaile oriotarrak etxera bidean brontzezko dominarekin

Karkara

Kadete mailako Espainiako Txapelketan hirugarren geratu da eskubaloi taldea.

Pozik datoz etxera Aialako sei jokalari eta entranatzaile oriotarrak. Brontzezko domina lortu dute Aiala eskubaloi taldeko kadeteek gaur, ekainak 3, Eldan, Alacanten.

Kadete mailako Espainiako Txapelketako finaletik kanpo geratu ondoren, 3. eta 4.postuak erabakitzeko partida izan dute Aiala ZKEko neskek.

Eldan (Alacant) aritu dira jokatzen fase finala, eta azken partidan etxekoak izan dituzte aurka. Azkenean, 22-24ko emaitzarekin, Aiala izan da nagusi.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide