Finalerdietarako txartela eskuratu du Aialak

Karkara

Ozta-ozta irabazi du gaur ligaxkako azken partida Gari Garagartzaren taldeak, gol bakarraren aldearekin: 31-30. Jokalari oriotarrek hamar gol sartu dituzte.

Zarauzko eskubaloi taldean jokatzen duten Orioko sei jokalaritik hiruk golak sartu dituzte gaurko jardunaldian: Alaine Garrok bi, Naia Makazagak bi eta Maria Zalduak sei.

Garaipen honi esker, Aialak Espainiako eskubaloi txapelketako finalerdiak jokatuko ditu bihar.

 

 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide