Dena prest dute 6. Garagardo azokarako

Karkara 2018ko eka. 1a, 12:24

Gaur arratsaldean emango zaio hasiera Orio Arraun Elkarteak antolatutako festari. Gaurtik igandera bitartean, hainbat ekimenez gain, zerbeza bereziez eta mokaduez gozatzeko aukera izango da herriko plazan.

Hau da 6. Garagardo azokarako antolatu duten programa:

Ekainak 1, ostirala.
19:00. Irekiera ekitaldia. Mirotza saria emango dute . 
21:30. Kontzertua: Bide Batez

Ekainak 2, larunbata.
11:00. Easo Motor desafioa. 
13:00. Euskaraldiako hamalaukoaren aurkezpena
18:00. Aulki Mugikorreko Gipuzkoako txapelketa. 
Ondoren, kontzertua Fan&Go taldearekin.

Ekainak 3, igandea.
18:30. Berdin-Berdinak taldeko arraunlarien aurkezpena. 
19:00. Kontzertua: The Willow

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide