Espainiako txapelketa garaipenaren hasi ostean, Zarauzko Aiala taldeak, zeinak 6 jokalari (Maria Zaldua, Laida Urbitarte, Naia Makazaga, Alaine Garro, Amaia Rordriguez, Sara Mujika) eta entrenatzailea (Gari Garagarza) oriotarrak dituen, ezin izan zuen irabazi lehiaketako bigarren partida. La Jota taldekoak 36-27 gailendu zitzaizkien zarauztarrei.
Bigarren jardunaldiaren ostean, ligaxka jokatzen ari diren lau taldeek bina puntu dituzte; sartutako eta jasotako golen balantzearen ondorioz, zarauztarrak sailkapeneko laugarren postuan daude.
Aialak H.Mislataren kontra jokatuko du gaur ligaxkako azken jardunaldia. Partidaren irabazten duenak lortuko du finalerdietarako txartela.