Sei jokalari oriotar, kadete mailako Espainiako eskubaloi txapelketan

Karkara

Zarauzko Aiala taldea kadete mailako Espainiako eskubaloi txapelketa jokatzen ari dira egunotan Alicanten, Orioko sei jokalarirekin. Hasiera bikaina eman zioten atzo lehiaketari, La Roca taldearen aurkako partida 18-20 irabazita. 

Denboraldia bikaina ari da izaten Aiala taldeko kadete neskentzat. Apirila amaieran Euskadiko txapeldun izatea lortu ostean, Zarautzen jokatutako fasean Espainiako txapelketarako txartela eskuratu zuten.

Hain zuzen, Alicanten egunotan ari dira zortzi talde Espainiako txapelketa jokatzen. Lauko bi multzotan banatuta jokatuko dituzte norgehiagokak, eta lau talde onenak finalerako sailkatuko dira.

Orion bizi den Garikoitz Garagarzak entrenatzen duen eskubaloi taldeak, atzo lehen partida irabazi zuen La Rocaren (Kataluniako txapelduna) kontra, 18-20 emaitzarekin. Gaur eta bihar jokatuko dituzte geratzen zaizkien ligaxkako bi partidak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide