Auto batek istripua izan eta irauli egin da Orio irteeran

Karkara

09:15 aldera auto bat iraulita gelditu da Orion, Zarautzerako noranzkoan, Txurrukarako bidea eskuinera utzi eta berehala.

Istripu hori dela eta, Ertzaintzak errei bat itxi du, eta txandaka hasi da bideratzen zirkulazioa. Garabia bertan da jada. Autoak, gainera, atzean atoia edo erremolkea zeraman. Dena den, hura ez da irauli.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide