Orioko Portuko dragatze lanak egiten ari den enpresak bi lanpostutarako deialdia luzatu du.
Batetik, sukaldari-marinel bat behar dute; bestetik, portuko zubirako marinel bat.
Bi lanpostuetarako eskatzen dituzten baldintzak, ondorengoak dira:
- Esperientzia izatea.
- Eskatutako prestakuntza: segurtasunean oinarrizko prestakuntza, itsasoko babeserako oinarrizko formazioa, osasun-azterketa eguneratua, DGMM-k erraztutako marinel txartel profesionala.
- Sukaldari posturako, sukaldaritza titulazioa DGMM-ren eskutik.
- PRL-n prestakuntza.
Interesatuek 637402048 telefonora deitu dezakete edo kurrikuluma bidali rh@gadegescon.com e-postara.