Kanpineko zuzendari eta turismo, merkataritza eta ostalaritza teknikari lanpostua betetzeko deialdia, zabalik

Karkara 2018ko mai. 22a, 14:53

Ekainaren 11ra bitarte eman daiteke izena, udal bulegoetan. 

Udaleko kanpineko zuzendari lanpostua eta turismo, merkataritza eta ostalaritza departamenturako teknikari lanpostua betetzeko deialdia egin du udalak. Gaur ireki da izena emateko epea, eta ekainaren 11n itxiko dute. 

Bi deialdien oinarriak Orioko Udalaren webgune ofizialean, orio.eus-en, daude ikusgai. Izena eman nahi dutenek udal bulegoetara jo eta oinarrian zehazten diren agiriak aurkeztu beharko dituzte. Bulegoa astelehenetik ostiralera, 8.30etik 14:30era dago zabalik. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide