Joan den asteburuan Orioko Bate Bizkorrek Fenix Valentziako talderen aurka jokatu zuten Mendibeltz zelaian.
Lehenengo jokoan, Oriokoek ez zuten irabazterik izan. Valentziakoek 3 puntu lortu zituzten partidaren hasieran. Hala ere oriotarrek lan txukuna egin zuten. Aipatzekoa Maria Caicoyaren bateatze-lana, bi hit lortuaz.
Bigarrengo partidan, sailkapena jada erabakita, ez zen tentsio handirik nabaritu jokoan. Ez zen hirugarrengo sarrera arte punturik lortu, non markagailua 1-2 jarri zen bisitarien alde. Bostgarren sarreratik aurrera, Fenixekoek batazo ugari eman zituzten, Oriokoen akats defentsibo batzuekin gehituta, markagailua 9-1 geratuz kanpokoen alde.
Jardunaldi honekin, OBB taldeak sailkatze fasea bukatu du, erdiko taldean geratuz. Bigarrengo fasean, laugarrengo postua borrokatuko dute, Erreginaren kopa jokatzeko azkenengo aukeraren bila.