Orioko Herri Ikastolak bazkaria antolatu du ekainaren 9rako. Egun horretan urteroko Ikastola eguna ospatuko dute, eta programaren barruan egingo da herri bazkaria. Antolatzaileek adierazi dutenez, Ikastolako komunitatea osatzen duten lagunen arteko harremana estutzeko xedearekin juntatu nahi dute mahai-bueltan.
Bi menu eskainiko dituzte:
•Helduentzat 11€-tan: entsalada, paella, postrea eta kafea.
•Haurrentzat 7€-tan: paella eta postrea.
Bazkaritarako txartelak idazkaritzan eta pergolan egongo dira salgai, ekainaren 1a bitartean.