Ibon Gaztañazpi "L´Hermione" fragatan da egunotan, beste laurogei marinel ingururekin batera. Tripulazioak hilaren 11ean ekin zion zeharkaldiari Algarveko Portimao herrian, eta Pasaiara atzo iristea espero zuten, egunotan ospatzen ari diren Itsas Festibaleko irekiera ekitaldian parte hartzeko. Itsas baldintza gogorren ondorioz, fragata zailtasunak ari da izaten itsasbidea behar bezala burutzeko.