Banalidades Contemporáneas: lenguaje, sufrimiento, enfermedad y muerte liburua aurkeztuko du bihar ostirala, maiatzaren 18a, Donostian, Lierni Irizar psikoanalistak.
Orion bizi den idazleak -hainbat liburu plazaratu ditu psikologiaren bueltan- bere azken lanaren gakoak emango ditu 19:30etik aurrera, Alde Zaharrean dagoen San Jeronimo kaleko jarduera aretoan (sotoan).
Bertan egongo dira Lierni Irizar liburuaren egilea, Liana Velado Morla psikoanalista, eta Cosme Sanchez gizarte langilea. Sarrera dohainik da.