Surflarientzako segurtasun ikastaroak antolatu ditu GSFk laugarren urtez. Hasiera batean olatu handietarako ikastaroa izatea aurreikusi bazuten ere, maila guztietako surflariei beharrezko ezagutzak irakastea beharrezkotzat jo du federazioak. Besteak beste, apnea, arrisku ezberdinen aurrean jarraitu beharreko protokoloak, itsas baldintzen azterketa eta larrialdietarako ezagutzak landuko dituzte.
Larunbatetik igandera, hiru saiotan landuko dituzte ezagutzak. 16 ordutako kurtso intentsiboa bada ere, apneako ikastaroa soilik lantzeko aukera eman dute aurten. Hain justu, Orion izango da apnea lantzeko saioa, Axier Roteta Apnea Academyko kidearen eskutik.
Izena GSFren webgune ofizialean, gipuzkoakosurffederazioa.com-en, eman daiteke.