Irudietan: Danbolinfest asteari amaiera emateko, egun osoko festa

Karkara 2018ko mai. 12a, 16:18

Danbolin musika eskolako kideak Danbolinfest jaialdian murgildu egon dira aste osoan, eta gaur biribilduko dute egun osoko ospakizunarekin. Goizean, 2. mailako instrumentuko taldeen kontzertua eta 3. mailako ikasleekin osatutako konboen emanaldia izan dira Herriko Plazan, baita dantzako ikasleen erakustaldia ere. Arratsaldean, karaokea, txokolate-jana eta erromeria izango dute.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide