Alessandro Covi-k irabazi du 46. Bidasoa Itzuliko Orio-Orio etapa

Karkara 2018ko mai. 11a, 18:48

3:07:29 denborarekin amaitu berri du proba Colpack taldeko txirrindulariak.

Alessandro Covi-ren atzetik, lau segundora, hamar ziklistako taldetxo bat sartu da helmugan; tartean, Asier Etxeberria euskalduna. Hirugarren postua lortu du gaurko etapan. Sailkapen orokorrean, Juan Pedro Lopez jarri da lidertzan.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide