Txurrumuskirekin begirale gisa lan egiteko izen-emate epea, maiatzaren 14a bitartean zabalik

Karkara 2018ko mai. 11a, 10:57

Uztailean eta abuztuan begirale lanetan jarduteko prest daudenenentzat deialdia zabaldu du Txurrumuski aisialdi elkarteak.

Honakoak dira hautaketa prozesuan kontuan hartuko diren irizpideak:

- Ezinbestekoa da 16 urte beteta izatea
- Nahitaezkoa da euskaraz erraztasunez egitea eta egoki komunikatzeko gai izatea
- Haur eta gazteen aisialdiko begirale-zuzendari tituluak izatea
- Oriotarra izatea
- Talde harremanetarako abilezia izatea
- Urte guztian zehar elkartearekin lanean jarraitzeko interesa

Izena emate orria hemen klik eginda eskuratu daiteke. Dokumentua maiatzaren 14a, astelehena, baino lehen bidali behar zaie Txurrumuski elkartekoei.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide