Maiatzaren 5ean, larunbatarekin, Itziarko Erromeri Egunaren 10. edizioa ospatu zen. Urtero bezala, aurten ere trikitixa, dultzaina, txistua eta alboka doinuek girotu zuten herria, egun osoan zehar.
Goizean, Orioko Danbolin Musika Eskolako trikitilariak, Deba eta Itziarko Musika Eskoletako ikasleekin batera, herriko kaleetan zehar kalejiran ibili ziren. Ondoren, denek, 400 lagun inguruk, herriko frontoian bazkaldu zuten. Arratsaldean, berriro, trikiti doinuek hartu zuten herriko plaza. Esperientzia errepikatzeko gogoarekin itzuli ziren etxera Orioko musikariak.