Ekitaldia, oraingo honetan, ostiralean izango da, maiatzak 11, 19:00etan hasita, udaletxean, udalbatzarraren aretoan. Sari-banaketa larunbat eguerdian egin izan da aurreko urteetan; baina aurten, larunbatean Danbolinfest jaialdia izango denez plazan, sariak banatzeko ekitaldia aurreratzea erabaki da.
Lan sarituen egileei liburu eta oroitagiri bana emango zaizkie, aurtengo lanak jasotzen dituen liburuaren ale banarekin batera.
Aurtengo liburua
Urtero bezala, sari-banaketa ekitaldian aurkeztuko da aurtengo lanik onenak biltzen dituen liburua. 100 orrialde inguruko liburu bat da, Orioko ume eta gaztetxoek egindako ipuin, olerki eta marrazkiak biltzen dituena.
Hau da aurtengo liburuaren azala, Saioa Basurkoren marrazkiarekin: