Xabier Lizaso pianojoleak kontzertua eskainiko du maiatzaren 18an

Karkara

Dagoeneko eros daitezke kultur etxean sarrerak, 5 euroren truke.

Datorren maiatzaren 18an, ostiralarekin, piano-kontzertua emango du Xabier Lizaso musikari oriotarrak kultur etxean, 22:00etan hasita.

Kontzertuari Oriotar bat Varsovian izena jarri dio, eta emanaldian inguru hartako musika joko du. Horrez gain, gaztetan Varsovian egindako egonaldiaren pasadizoak eta anekdotak kontatuko ditu.

Sarrerak salgai kultur etxean

Kontzerturako sarrerak bost eurotan daude salgai dagoeneko kultur etxean. Udalak 100 txartel jarri ditu salgai, kultur etxeko aforoa bete artekoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide