Gaur arratsaldean ezbeharra izan da Orioko Antilla hondartzan. Arratsaldeko bost t´erdiak aldera, olatu batek harrobi aldean zebilen txalupa bat jo ostean, gidariak uretara salto egin behar izan du. Berehala, barra ondoan surfean zebiltzan surflariak berarengana joan dira, eta arazorik gabe, onik atera dute uretatik.
Pixkanaka, olatuek urizkinera bultza dute ontzia, eta momentu batean, arroken aurka ere jo ditu kolpeak. Surflariekin batera, hondartzan zebilen jende multzo bat saiatu da txalupa lehorrera ateratzen, baina urizkinan laga behar izan dute, pisu astunaren ondorioz. Iluntzean atera dute hondartzatik, traktore baten laguntzarekin.