Urrezko Binakako Harri-jasotze txapelketaren froga bat jokatu zen atzo Urrestillako Txikuri frontoian. Aimar Galarraga oriotarrak eta Xabier Aranburu Guzta Urrestillako bizilagunak osatutako bikotea izan zen harri ezberdinekin kilo gehien pilatzea lortu zuena. Guztira, 8.125 kilo jaso zituzten bien artean. Beste bikoteak, Beñat Ugartemendiak eta Josetxo Urrutiak osatutakoak, 6.763 kilo altxatzea lortu zuen; Urrutia min hartuta dagoen Telleria IV.aren tokian aritu zen lehian.