Fatiha Hajji Babaren margoak gaurtik aurrera kultur etxean

Karkara 2018ko mai. 7a, 10:44

Koadro bizi bezain ilunak pintatzen ditu, gerrak eta miseriak zipriztindutakoak; baina, aldi berean, oso alaia du aldartea. Kontraesan horretatik elikatzen da bere sormen-lanetarako. Maiatzaren 27ra bitartean egongo da ikusgai erakusketa.

Fatiha Hajji Baba (Monlay Boussalham, Maroko, 1962) pintorea da. Duela 26 urte utzi zuen Maroko, eta, hainbat tokitatik pasatu ondoren, Azkoitian jarri zen bizitzen duela hamahiru urte. Han topatu du horrenbeste urtez bilatu duen lasaitasuna, eta bertan ematen ditu orduak eta orduak pintura-lanak sortzen, beti olio-pintura erabiliz.

Emakumearen, pobrearen eta migratuaren azaletik pintatzen du Hajjik. Deserrian bizi izan dituen bidegabekeriak direla-eta, errazago identifikatzen da «arazoak dituen jendearekin».

Koadro bizi bezain ilunak pintatzen ditu, gerrak eta miseriak zipristindutakoak; baina, aldi berean, oso alaia du aldartea. Kontraesan horretatik elikatzen da bere sormen-lanetarako. Maiatzaren

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide