Zierbena izango da lehian gaur arratsaldean Frantziako Aviron Grenobloisen ordez

Karkara 2018ko mai. 5a, 12:14

Aviron Grenobloiseko mutilen zortzikoa ez da Orion izango arraunlari batek izandako istripuaren ondorioz

Gaur arratsaldeko 19.00etan Orion jokatuko den Nazioarteko XVII. Estropadan azken orduko aldaketaren berri eman dute antolatzaileek:

Aviron Grenobloiseko mutilen zortzikoa ez da Orion izango arraunlari batek izandako istripuaren ondorioz. Zierbenak ordezkatuko du gaur arratsaldeko lehian. Bestalde, Grenobloiseko neskak Orion izango dira. Frantziarrek atzo komunikatu ziguten zortzikoaren ezin etorria. Zinez eskertzen dugu Zierbena taldearen prestutasuna eta erantzun azkarra.

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide