Aste honetan zabaldu dute XVII. Nazioarteko Estropaden kartela. Maiatzaren 5ean, Orioko errioan bost elkartetako arraunlariak arituko dira lehian: R.C Labradores, S.C Caminhense, Aviron Grenoblois, Hondarribia A.E. eta Orio AE taldeetakoak, hain zuzen ere. Estropalariek aulki mugikorrean egingo dute arraunean.
Nazioarteko estropaden lehen edizioa 1968an egin zen. Bigarrenean, 1969an, Oxford eta Cambridgeko estropalariak ere aritu ziren lehian Orioko errioan, eta zita entzutetsua izan zen, jende piloa bildu zuen herrian. Tradizio aldetik, esangura handia duen zita da maiatzaren 5ekoa.