Jone Albizu: "Berriz indarra hartzen ari da papereko formatua"

Karkara 2018ko api. 23a, 15:47

Azken bi urtetan, paperekoaren salmentak berreskuratzen ari direla aitortu dio Jone Albizu Hontza liburudendako arduradunak KARKARAri. 

-Nolakoa da liburuen salmenta gaur egun?
Duela urte batzuk nabaritu zen jaitsiera, liburu digitalen ondorioz. Berriz indarra hartzen ari da paperekoa. 

-Orio herri irakurlea dela esan genezake?
Baietz esango nuke, haurrak batez ere. Txiki txikitatik 14 urtera arte asko irakurtzen dute, eta gero jaitsi egiten da portzentaia. Euskaraz irakurtzen dute haurrek, eta helduek, gazteleraz. 

-Ze motatako liburuak saltzen dira gehien?
Denetarik: nobelak, intrigazkoak... irakurtzen dituzte helduek.

-Zenbat urte daramatzazu lanean? Herrian mantendu da irakurle kopurua?
27 urte daramtzat. Mantendu dela esango nuke, Orion behintzat. 

-Promozioak egiten dituzue?
Bai, adibidez, gaurko egunean. Bost eguneko promozioa izan dugu Liburuaren Nazioarteko Egunari begira. Horretan asko laguntzen dute sare sozialek. Kanpotik ere etortzen zaigu jendea. 

Gogoa jartzen baduzu eta promozio onak egiten badituzu, jendeak erantzun egiten du. 

-Prentsaren eta egunkarien kasuan, salmentak mantentzen dira?
Hori jaitsi egin da. Interneten dena dute eskura irakurleek. Hala ere, zenbait kirol egunkari erosteko ohitura badu oraindik jendeak. 

 

Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide