Aurten ere uztailean eta abuztuan izango diren udako ekintzetan begirale lanetan jarduteko prest daudenei, deialdia luzatu nahi zaie.
Interesa dutenek, hurrengo linkeko formularioa bete beharko dute:
https://docs.google.com/forms/d/1ltTB4eZ4Krf8OiSMVQLtvbQR1R2PvYDaqhtUHR7vdVo/edit
LINK HAU, ESKURAGARRI JARRIKO DU TXURRUMUSKIK BERE FACEBOOK, TWITTER, INSTAGRAM KONTUETAN.
Hautaketa prozesuan kontuan hartuko diren irizpideak, hauetxek: ezinbestekoak izango dira 16 urte beteta izatea eta euskaraz erraztasunez eta egoki komunikatzeko gai izatea. Honez gain, haur eta gazteen aisialdiko begirale-zuzendari tituluak izatea, oriotarra izatea, talde harremanetarako abilezia izatea eta urtean zehar lanean jarraitzeko interesa baloratuko ditu besteak beste Txurrumuskik.
Datuak jasotzeko epemuga: maiatzak 14 arte.
Orio Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.
Izan Gukakide