Gipuzkoako Batel Txapelketa jokatuko da asteburu honetan, hilak 14 eta 15, Pasai Donibaneko uretan.
Oriok zazpi ontzirekin hartuko du parte. Larunbatean erlojupekoa bi kalerekin izango da ikusgai arratsaldeko 16:30etik aurrera. Igandean goizeko 10:00etan hasita, maila desberdinetako batelak lerroan arituko dira lehian, lau kalerekin.